Bº Gudugarreta, s/n - 20200 Beasain (Gipuzkoa) - Tlfn: 943 88 28 99 - lohabe@tallereslohabe.net

Irudiak

Gure enpresa

Talleres Lohaben piezak planoen arabera mekanizatzen ditugu.

Talleres Lohabe 1992an sortu zen, garai horretan gehien bat serie txikiak egiten ziren. Denbora gutxian lan karga nabarmen handitu zen eta horrekin batera bai makineria bai langile kopuruaren igoera etorri zen.

Gaur egun, gure makineriak eta esperientzia handiko profesionalek kalitate handiko produktuak eskaintzeko aukera ematen digute. Gehien bat serie ertainekin egiten dugu lan, baina ale unitarioekin eta serie handiekin lan egiteko ere prestatuta gaude.

Gure helburu nagusia kalitate eta zehaztasun handiko produktuak eginez bezeroen beharrak asebetetzea da. Horretarako, Talleres Lohabek UNE-EN ISO 9001:2000 kalitate ziurtagiria du.